|
| 1 |
|
| Ez dut odolcoi batec beçala eraiquiren; ecen norc itchiquico dio ene beguitharteari. |
|
| 2 |
|
| Norc lehenic eman darot cerbait, guero berari bihurcecotan? Eneac dira ceruaren azpico guciac. |
|
| 3 |
|
| Ez dut guphide içanen; ez dut amorric emanen haren solas hazcar eta othoizteco aphainduei. |
|
| 4 |
|
| Norc aguertuco du haren gaineco açala, eta nor sarthuco da haren ahoaren erdira? |
|
| 5 |
|
| Norc idequico ditu haren muthurreco atheac? Laztura dago haren horcen inguruan. |
|
| 6 |
|
| Haren bizcarra da gucia erredola cobrezcoz beçala, elkar tincatzen duten ezcataz josia. |
|
| 7 |
|
| Ezcatac bata berceari lotzen dira, eta hats bat ere ez da artetic sarcen. |
|
| 8 |
|
| Bata berceari iritchiquitzen dira, eta elkarri iduquiz ez ditazque nihondic berez. |
|
| 9 |
|
| Haren urcinçac iduri du suco garra, haren beguiratzeec arguitzeco dirdirac. |
|
| 10 |
|
| Haren ahotic arguiac ilkitzen dira, çuci biztuac iduri. |
|
| 11 |
|
| Haren sudur-mizpiretaric atheratzen da kea, suan iraquitzen duen elcetic beçala. |
|
| 12 |
|
| Ikatzac bizten ditu haren hatsac, eta garra ilkitzen da haren ahotic. |
|
| 13 |
|
| Indarra haren lephaçaquian dago, gosetea haren aitzinean dabila. |
|
| 14 |
|
| Haren gorphutzeco alderdiac hazcarqui iratchiquiac dira elkarri; ozpina eror laquioquete gainera, eta nihorat ez laizteque higui. |
|
| 15 |
|
| Haren bihotza gogortuco da harria beçala eta harotzaren ingudioa beçala mokortuco da. |
|
| 16 |
|
| Jaiquico denean, aingueruac icituco dira, eta beren icialduran, beren buruen xahutzen hasico dira. |
|
| 17 |
|
| Ezpata lothuco çaioenean, ez ezpata, ez lança, ez guerrunceric ez da hari ihardetsico ahal dioenic. |
|
| 18 |
|
| Ecen burdinaz axola içanen du, nola lastoaz; eta cobreaz, nola çur ustelaz. |
|
| 19 |
|
| Arrambelariac ez du ihes igorrico; habalaticaco harriac ez dira harençat cizquirra baino guehiago. |
|
| 20 |
|
| Mailua etzaio lasto-cizquirra baino guehiago içanen, eta irri-eguinen du lançaren dixiduaz. |
|
| 21 |
|
| Iguzquiaren dirdirac haren azpian dira; urhea lohia beçala çagoen azpian erabilico du. |
|
| 22 |
|
| Itsaso-barna elce bat beçala iraquitaracico du, eta eçarrico du balsamuec iraquitzen dutenean beçala. |
|
| 23 |
|
| Bidexca argui bat eguinen da haren ondotic, eta çurrumbiloac idurico du guiçon çaharraren buru çuria. |
|
| 24 |
|
| Ez da lurraren gainean ahalic harequin erkatzecoric, ecen hura eguina da nihoren beldur ez içateco. |
|
| 25 |
|
| Gora derabilca beguia, hura baita hampurustasunaren utne gucien erregue. |
|
|
|
|