|
| 1 |
|
| Hel eguiçu beraz, nihor balin bada ihardetsico darotzunic, eta sainduetaric norbaiten aldera itzul çaite. |
|
| 2 |
|
| Hasarreac segurqui hilcen du çoroa eta bekaizgoac ttipia. |
|
| 3 |
|
| Ikusi dut çoroa erro sendoaren gainean, eta ordu berean madaricatu dut haren edertasuna. |
|
| 4 |
|
| Haren semeac, salbatzetic urrun, oinez lehertuac içanen dira athean eta nihor ez da hequien atheratzeco içanen. |
|
| 5 |
|
| Hamicatuec janen dute haren uzta, guiçon harmatuac borchaz eramanen du bera, eta egarri direnec edanen dituzte haren aberastasunac. |
|
| 6 |
|
| Deusic ez da lurrean eguiten erainduraric gabe, eta oinhacea ez da lurretic sorcen. |
|
| 7 |
|
| Guiçona sorcen da laneco, eta hegastina hegaldaca ibilceco. |
|
| 8 |
|
| Hartacotzat Jaunari igorrico diotzat ene othoitzac, eta ene solasac atheratuco diotzat Jaincoari, |
|
| 9 |
|
| Ceinac eguiten baititu gauça handi, ecin barrenduzco, harrigarri eta nombregabecoac; |
|
| 10 |
|
| Ceinac igorcen baitu uria lurraren gainera, eta urztatzen baitu mundua; |
|
| 11 |
|
| Ceinac goratzen baititu aphalac, eta bozcariarazten atsecabedunac; |
|
| 12 |
|
| Ceinac urmariatzen baititu gaixtoen asmuac, hequien escuec hasia ecin deçatençat akaba; |
|
| 13 |
|
| Ceinac atzematen baititu jaquinsunac beren amarruez, eta urmariatzen gaixtaguinen xedeac. |
|
| 14 |
|
| Egun bethez ilhumbeac-barna dira ibiliren, eta egüerditan haztaca harituren dira nola gau bethean. |
|
| 15 |
|
| Jaincoac hequien mihiaren ezpatatic beguiraturen du noharroina eta borchariaren escutic erromesa. |
|
| 16 |
|
| Beharrarençat içanen da pesquiça, gaixtaguinac aldiz, josico du bere ahoa. |
|
| 17 |
|
| Dohatsu Jaincoaz açurriatua den guiçona! Ez gaitzets beraz Jaunaren jaçargoa; |
|
| 18 |
|
| Ceren berac çaurcen eta berac sasualcen baitu; berac du jotzen eta bere escuz sendatzen. |
|
| 19 |
|
| Sei hesturetaric atheratuco çaitu, eta çazpigarrenean gaitzac etzaitu uquituren. |
|
| 20 |
|
| Gosetean heriotzetic, eta guerlatean ezpataren helmenetic itzurico çaitu. |
|
| 21 |
|
| Mihiaren ukaldietaric beguiratua içanen çare; eta asturugaitzac, ethorrico denean, etzaitu icituco. |
|
| 22 |
|
| Desmasiaren eta gosetearen erdian irri eguinen duçu, eta lurreco abereec etzaituzte ikaratuco. |
|
| 23 |
|
| Bazterretaco harriec ez darotzute minic eguinen, eta çuretzat baquetiar içanen dira lurreco abereac. |
|
| 24 |
|
| Eta jaquinen duçu baquea duela çure olhac, eta çure etcheco eguitecoac arthatzean, ez duçu bekaturic eguinen. |
|
| 25 |
|
| Ikusiren duçu çure hacia berhatuco dela, eta çure ondoreac lurreco belharra beçala içanen dira. |
|
| 26 |
|
| Aberats sarthuco çare bobira, bere aroan bilcen den ogui-çama beçala. |
|
| 27 |
|
| Horra, horiec aguertu ditugun beçala eguiac dira; adi çatzu, eta erabil gogoan. |
|
|
|
|