|
| 1 |
|
| Bada, Jobec ihardestean erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Oxala phisuetara ekarriac balira Jaincoaren hasarrea merecitu darotedan bekatuac, eta egarcen dudan çorigaitza! |
|
| 3 |
|
| Hau, itsasoco legarra beçala, phisuago aguer laiteque: horren gatic dira ene solasac minez betheac; |
|
| 4 |
|
| Ecen Jaunaren gueciac nitan sarthuac dira, eta hequien erresuminac ahitzen du ene izpiritua, eta Jaunaren lazturac ene contra dira guducatzen. |
|
| 5 |
|
| Basastoa orroaz egonen othe da belharra duenean, edo idia marrumaz mainatera bethearen aitzinean? |
|
| 6 |
|
| Ala jan ditaque gatzic gabeco janhari gueça? ala norbaitec dasta othe deçaque dastatzaileari herioa ematen dioen gauça? |
|
| 7 |
|
| Lehenago uquitu ere nahi ez nituenac dira orai, hesturaren handiz, ene janhari. |
|
| 8 |
|
| Norc emanen du onhetsia içan dadien ene othoitza, eta Jaincoac eman deçadan iguriquitzen dudana? |
|
| 9 |
|
| Hasi denac berac leher beneça; çabal beça bere escua eta trenca beça ene bicia. |
|
| 10 |
|
| Eta hau içan bedi ene goçacari, oinhacez açotatzean ez nauela guphidesten, eta ez naicela ceiherrera jarcen Guciz-Sainduaren manuei. |
|
| 11 |
|
| Cer da ecen ene indarra iharduquitzecotzat? Edo nolacoa da ene azquen burua jasancorqui irauteco? |
|
| 12 |
|
| Ene gogortasuna ez da harriaren gogortasuna, eta ene haraguia ez da cobrezcoa. |
|
| 13 |
|
| Huna non ez dudan lagunçaric ene baithan, eta ene adisquide minenac ere urrundu dira ni ganic. |
|
| 14 |
|
| Ceinac-ere bere urricalmendua kencen baitio bere adisquideari, hainac bazterrerat uzten du Jaunaren beldurtasuna. |
|
| 15 |
|
| Ene anaiac ene aitzinean iragan dira, haranac behera fharrastan dihoan lats bat beçala. |
|
| 16 |
|
| Içotzaren lotsa direnei erorico çaiote elhurra gainera. |
|
| 17 |
|
| Latsac iguri, goan orduco agortuco dira; eta berotu orduco, elhurra beçala urthuco dira. |
|
| 18 |
|
| Itsutuac dira hequien urhatsetaco bidexcac; larrez-larre bideric gabe dabilça, eta galduco dira. |
|
| 19 |
|
| Beguiz har çatzue Themango bidexcac eta Sabaco bideac, eta çaudezte aphur bat iguri. |
|
| 20 |
|
| Ahalcatuac dira, ceren ez dudan etsitu; ene ganaraino ere ethorri içan dira, eta ahalqueac estali ditu. |
|
| 21 |
|
| Ethorri orduco, ene çauria ikusi beçain laster, icituac çarete. |
|
| 22 |
|
| Erran othe darotzuet: Ekar darotaçue cerbait, indaçue çuen onetaric, |
|
| 23 |
|
| Athera neçaçue etsaiaren aztaparretic, indardunen escupetic? |
|
| 24 |
|
| Argui neçaçue, eta ixilduren naiz; eta balin bada ez naquien cerbait, irakats darotaçue. |
|
| 25 |
|
| Certaco çarete gaizqui atheratzen eguiaren solasari, çuetaric nihor etzaretelaric aiher niri estacururic emateco? |
|
| 26 |
|
| Erançuquica haritzeco baicic ez ditutzue aphaincen çuen solasac, eta haiceari igorcen ditutzue çuen elheac. |
|
| 27 |
|
| Umeçurz baten gainera erorcen çarete, eta çuen adisquidearen ehorcera hari çarete. |
|
| 28 |
|
| Gucia gatic abiatu duçuena akaba çaçue; bainan ençun ere neçaçue eta ikusaçue hean gueçurrez naicen minço. |
|
| 29 |
|
| Ihardetsaçue, othoi, kimeraco gogoric gabe, eta çucen direnac erranez erabac çaçue. |
|
| 30 |
|
| Eta ez duçue tzarqueria ene mihian atzemanen, ez-eta çoroqueriaric ene ahoan. |
|
|
|
|