|
| 1 |
|
| Orduan Baldad Suharrac ihardestean erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Noiz arteo minçaturen çare horrela, eta çure ahoco solasac içanen dira haice muthiria iduri? |
|
| 3 |
|
| Jaincoac çucembideari hobenic eguiten othe dio? Ahalorotacoac çucen dena iraulcen othe du? |
|
| 4 |
|
| Baldin çure semeec eguin badute ere haren contra bekatu, eta beren tzarqueriaren azpian utzi baditu; |
|
| 5 |
|
| Gucia gatic çu goicetic jaiquitzen baçare Jaincoa gana, eta othoizten baduçu Ahalorotacoa; |
|
| 6 |
|
| Baldin garbitasunean eta çucentasunean ibilcen baçare, berehala çutaratuco da eta baquea bihurtuco dio çure etcheari, han bici delacotz çucentasuna. |
|
| 7 |
|
| Hambat eguinen du, non çure lehembicico ontasunac ttipiac içan balira ere, azquenac gaindizca ethorrico baitira. |
|
| 8 |
|
| Bilha çaite iragan guiçamendeetan, artharequin ikar çaçu gure arbasoen orhoitzapena; |
|
| 9 |
|
| (Ecic atzocoac gure munduan eta deus ez daquigunac, ceren gure egunac lurrean baitira itzal bat iduri:) |
|
| 10 |
|
| Eta arbasoec arguituco çaituzte; minçatuco çaizquitzu, eta beren bihotzetic atheratuco dituzte solasac. |
|
| 11 |
|
| Ihia bici othe daiteque hecetasunic gabe? ezpata-belharra uric ez den toquian? |
|
| 12 |
|
| Lorean delaric oraino, eta escuz bildu aitzinean, iharcen da belhar guciac baino lehen. |
|
| 13 |
|
| Horiec dira Jaincoa ahanzten dutenen bideac; horrela galduco da itchuraz baicic ona ez denaren phesquiça. |
|
| 14 |
|
| Ez da laketuco bere çoroquerian; haren sinhesteac idurico du armiarma-sarea. |
|
| 15 |
|
| Bermatuco da bere etchearen gainean, eta etchea ez da gogor egonen; osticoac eçarrico diozca, eta ez da xutic egonen. |
|
| 16 |
|
| Iduri du, iguzquia aguertu baino lehen hece den belharra eta hura ilkitzean gandoa atheratzen duena; |
|
| 17 |
|
| Harri-metan usutzen çaizco erroac, eta harrien artean dago. |
|
| 18 |
|
| Atheratzen badute bere lekutic, lekuac ukatuco du, eta erranen dio: Ez haut eçagutzen. |
|
| 19 |
|
| Hori da ecen haren aphur bateco bozcarioa; berce belhar batzu haren orde sorcen dira lurretic. |
|
| 20 |
|
| Jaincoac ez du iraiciren guiçon lainoa, ez-eta escua gaixtaguinari hedaturen, |
|
| 21 |
|
| Çure beguithartea bozcarioz eta ezpainac arraiciaz bethe ditecen arteo. |
|
| 22 |
|
| Orduan higüin cinduztenac, ahalquez estalico dira, eta gaixtaguinen etcheac ez du iharduquiren. |
|
|
|
|