×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 10

1
Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2
Jaunaren baithan dut ene fidancia: nolaz dioçue ene arimari erraten: Mendira eguiçac hemendic, etchexoriac beçala?
3
Ecen horra non bekatoreec hedatu duten beren arrambela; beren gueciac xuxendu dituzte gueci-uncian, hequietaz ilhumpean jotzeco bihotzez çucen direnac.
4
Deseguin dute ecen çuc akabatu lana: bainan cer eguin du guiçon çucenac?
5
Jauna bere templo sainduan da; Jaunac ceruetan du bere jarlekua. Haren beguiac beharraren gainera daude; haren bekurundea guiçasemeei galdez dago.
6
Prestua eta gaixtaguina, biac ikarcen ditu Jaunac: gaixtaqueria maite duenac gaitzets du bere arima.
7
Arteac uria beçala erorico dira bekatoreen gainera; sua, eta sufrea eta phesietaco hatsa dira hequiençat,
8
Ceren Jauna çucena baita, eta çucentasuna maite baitu; haren beguia çucentasunaren alderat itzulia dago.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes