|
| 1 |
|
| Dabidi berari. Ene arima, benedica çaçu Jauna. Jainco Jauna, handizqui çare goretsia. Ospez eta edertasunez inguratu çare; |
|
| 2 |
|
| Arguiz jauncia çare soineco batez beçala. Cerua larru-olha bat beçala hedatu duçu; |
|
| 3 |
|
| Haren gain-aldeac urez estali ditutzu; Hedoiaren gainera igaiten çare; ibilcen çare haiceen hegalen gainean; |
|
| 4 |
|
| Çure aingueruac eguiten ditutzu haicearen pare, eta çure manu-bethetzaileac su erregarria beçala; |
|
| 5 |
|
| Lurra asentatu duçu bere asentuaren gainean, eta ez da menderen mendetan makurtuco. |
|
| 6 |
|
| Lecea çuen jauncitzat soineco baten pare; urec estalcen cituzten mendiac. |
|
| 7 |
|
| Ihes eguin dute çure larderiaren aitzinean; çure ihurçuriaren burrumbac ikaratu ditu. |
|
| 8 |
|
| Mendiac igaiten eta celhaiac jausten dira bereci dioçuten lekuan. |
|
| 9 |
|
| Urei eçarri dioçute iraganen ez duten mugarria, eta ez dira lurraren estalcera bihurtuco. |
|
| 10 |
|
| Ithurriac igorcen ditutzu haranac gaindi, eta urac iragaiten dira mendi artetaric. |
|
| 11 |
|
| Bazterretaco abere guciec hetaric edaten dute; basastoac, beren egarrian, hequien beguira daude. |
|
| 12 |
|
| Ceruco hegastinac hequien gainean egoten dira; harrien erditic cantatzen dute. |
|
| 13 |
|
| Mendiac urztatzen ditutzu beren gain-aldeetaric; lurra asetzen da çure escuetaricaco fruituz. |
|
| 14 |
|
| Sorhoa sorrarazten duçu aciendençat eta belharrac guiçonaren cerbitzuco; Lurretic atheratzen ditutzu oguia, |
|
| 15 |
|
| Eta arnoa, guiçonaren bihotza harrotzen duena; Olioa beguithartea arraitzen duena, eta oguia, guiçonaren bihotza hazcarcen duena. |
|
| 16 |
|
| Bazterretaco çuhaitzac eta Libango cedroac, çuc landatu ditutzunac, nasaiqui hacico dira; |
|
| 17 |
|
| Xoriec hequietan eguinen dituzte ohanceac. Amiamocoaren etchea da orotaric gorena. |
|
| 18 |
|
| Mendi gorac orenençat dira, harriac sagarroien ihes-lekuac. |
|
| 19 |
|
| Ilharguia eguin duçu, demboren erakusteco; iguzquiac badaqui noiz etzan. |
|
| 20 |
|
| Ilhumbeac eçarri ditutzu, eta gaua eguin da; gauaz dabilça oihaneco abere guciac; |
|
| 21 |
|
| Lehoincumeac orroaz daude beren pusca beharrez, eta Jaincoari galdatzen diote jatecoa. |
|
| 22 |
|
| Iguzquia ilkitzen da; bilcen dira eta beren etzan-lekuetan jarcen. |
|
| 23 |
|
| Guiçona orduan atheratzen da bere lanera eta eguitecora arrats arteo. |
|
| 24 |
|
| Ceinen diren ederresgarri, Jauna, çure obrac! Çuhurciarequin eguin ditutzu guciac: lurra bethea da çure onguiez. |
|
| 25 |
|
| Hori da itsasoaren handia eta çabala! Hortan daude nihonereco cierpequetac, Abere xeheac handiequin; |
|
| 26 |
|
| Hor iragaiten dira unciac; Hor dabila erainsugue hura, ceina hor dostatzeco eguin içan baituçu. |
|
| 27 |
|
| Oro beguira daude eman dioçoçuten bere orduan jatecoa. |
|
| 28 |
|
| Çuc emanez, bilduco dute; çuc escua çabalduz, ontasunez oro betheco dira. |
|
| 29 |
|
| Berriz, aldaratzen baduçu beguithartea, nahasmendutan jarrico dira; kenduco dioçute hatsa, eta iraunguico dira eta beren herrautsera bihurtuco. |
|
| 30 |
|
| Igorrico duçu çure izpiritua eta creatuac içanen dira, eta berrituco duçu lurraren gaina. |
|
| 31 |
|
| Jaunaren ospeac birau menderen mendetan! Jaunac goço hartuco du bere eguincetan. |
|
| 32 |
|
| Harec beguiratzen dio lurrari, eta ikararazten du; uquitzen ditu mendiac, eta ketan jarcen dira. |
|
| 33 |
|
| Jauna cantaturen dut ene bici gucian; bicico naiceno, psalmotan ospaturen dut ene Jaincoa. |
|
| 34 |
|
| Gogaraco içan bequizquio ene hitzac; nic berriz, Jauna baithan hartuco dut ene goçoa. |
|
| 35 |
|
| Lurretic sunsi beitez bekatoreac eta gaixtaguinac, guehiago ez diren beçala; ene arima, benedica çaçu Jauna. |
|
|
|
|