|
| 1 |
|
| Lauda Jauna. Aithor emoçue Jaunari, eta dei eguioçue haren icenari; populuetan eçagutaraz çatzue haren eguincariac. |
|
| 2 |
|
| Gorets çaçue çuen cantu musicaco tresnetan; eçagutaraz çatzue haren sendagaila guciac. |
|
| 3 |
|
| Lauda çaçue haren icen saindua; goihera bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza. |
|
| 4 |
|
| Bilha çaçue Jauna, eta indar har çaçue; bilha çaçue bethi haren beguithartea. |
|
| 5 |
|
| Orhoit çaitezte eguin dituen gauça ederresgarriez, haren sendagailez eta haren ahoco erabaquiez, |
|
| 6 |
|
| Haren cerbitzari, Abrahamen haurrac; haren hautetsi, Jacoben umeac. |
|
| 7 |
|
| Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira. |
|
| 8 |
|
| Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz; |
|
| 9 |
|
| Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz. |
|
| 10 |
|
| Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethico patutan Israeli, |
|
| 11 |
|
| Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra, çure primança içanen da hura; |
|
| 12 |
|
| Noiz-ere molcho ttipian, hainitz guti eta hango arrotz baitziren. |
|
| 13 |
|
| Eta jendaqui batetic bercera ibili ciren, eta erresuma batetic berce populu batera. |
|
| 14 |
|
| Etzuen guiçon bat utzi hequiei bidegabe eguitera, eta hequien ariaz açurriatu cituen erregueac. |
|
| 15 |
|
| Berautzue ene cristoric uqui; berautzue ene profeten gainean malçurqueriaric erabilcetic. |
|
| 16 |
|
| Eta gosetea deithu çuen lurraren gainera, eta oguiari kendu çaroen bere indarra. |
|
| 17 |
|
| Hequien aitzinean igorri çuen guiçon bat: Josep gathibutzat içan cen saldua. |
|
| 18 |
|
| Gatheetan hestutuac içan ciren haren oinac, eta burdinac cilhatu cioen arima, |
|
| 19 |
|
| Haren hitza bethetzera ethor cedin arteo. Jaunaren solasac sutu çuen; |
|
| 20 |
|
| Erreguec bidali çuen haren gana eta libratu çuen; populuen buruçaguiac camporat atheratu çuen. |
|
| 21 |
|
| Eçarri çuen bere etcheco nausi, eta bere içate gucien buruco, |
|
| 22 |
|
| Erresumaco aitzindariac argui cetzan bera beçala, eta çaharrei umotasuna irakats cioçoten. |
|
| 23 |
|
| Eta Eguipton sarthu cen Israel, eta Jacob Camen lurrean arrotz içan cen. |
|
| 24 |
|
| Eta Jaincoac bere populua handizqui berhatu çuen, eta bere etsaien gainean hazcartu. |
|
| 25 |
|
| Itzuli çuen Eguiptoarren bihotza, higüin ceçaten haren populua, eta maula eguin cioçoten haren cerbitzariei. |
|
| 26 |
|
| Igorri cituen Moise, bere cerbitzaria, eta Aaron, ceina baitzuen hautatu. |
|
| 27 |
|
| Hequien baithan eçarri çuen eçagutzarien eta sendagailen eguiteco ahala Camen lurrean. |
|
| 28 |
|
| Ilhumbeac igorri eta bazterrac ilhundu cituen, eta etzituen garraztu bere solasac. |
|
| 29 |
|
| Hequien urac odoletara aldatu eta arrainac hilaraci cituen. |
|
| 30 |
|
| Hequien lurrac eman cituen iguelac hequien erregueen guela barneenetaraino. |
|
| 31 |
|
| Minçatu cen, eta uli eta ulitcheria bat ethorri cen hequien eremu gucietara. |
|
| 32 |
|
| Uritzat eman çaroeten harria, eta su bat oro erretzen cituena hequien lurrean. |
|
| 33 |
|
| Jo cituen hequien mahastiac eta picoac, eta phorroscatu cituen hequien eremuco çuhaitzac. |
|
| 34 |
|
| Minçatu cen, eta ethorri ciren harra eta xartala, ceinen elemenia nihonerecoa baitzen. |
|
| 35 |
|
| Belhar guciac iretsi cituzten hequien lurrean, eta jan cituzten hequien lurreco fruitu guciac. |
|
| 36 |
|
| Jaunac jo cituen hequien lurrean lehen-sorthuac oro eta hequien lan gucietaco picainac. |
|
| 37 |
|
| Eta Israeldarrac atheratu cituen urhe eta cilharrez betheric, eta hebaindu bat etzen hequien leinuetan. |
|
| 38 |
|
| Eguiptoa boztu cen hequien goatez, ceren hequien beldurra jarria baitzen haren gainean. |
|
| 39 |
|
| Jaunac hedoi bat hedatu çuen hequien gueriçatzeco, eta su bat hequiei gabaz argui eguiteco. |
|
| 40 |
|
| Galdatu çuten, eta igorri çaroeten caila eta ceruco oguitic ase cituen. |
|
| 41 |
|
| Urratu çuen harria, eta urac çurrustan atheratu ciren, eta hibaiac goan ciren mortua barna; |
|
| 42 |
|
| Ceren orhoitu baitzen bere cerbitzari Abrahami eman çaroen bere hitz sainduaz. |
|
| 43 |
|
| Bere populua bozcariotan eta bere hautetsiac goihereric atheratu cituen. |
|
| 44 |
|
| Eta eman çarozten jendaien herrialdeac, eta goçatu cituzten populuen lanac; |
|
| 45 |
|
| Haren ceremoniac beguira, eta haren leguea bilha cetzaztençat. |
|
|
|
|