Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Dabidi berari psalmoco cantica. |
| 2 |
| Jaincoa, ene bihotza aphaindua da, aphaindua da ene bihotza. Cantatuco dut, musicaco tresnac joco dut ene ospearen erdian. |
| 3 |
| Atzar çaite, ene ospea; atzar, maniurra eta guitarra: goiz-goicetic atzarrico naiz ni ere. |
| 4 |
| Populuen aitzinean aithor emanen darotzut, Jauna, eta psalmoac cantaturen darozquitzut jendaien erdian; |
| 5 |
| Ceren çure urricalmendua ceruac baino handiago baita, eta hedoietaraino helcen baita çure eguia. |
| 6 |
| Ceruen gainera alcha çaite, Jaincoa, eta çure ospeac dirdira beça lur guciaren gainera, |
| 7 |
| Athera ditecençat çure maiteac: Çure escuinac libra beneça, eta ençun neçaçu; |
| 8 |
| Jauna minçatu da bere leku sainduan. Bozcarioz jaucico naiz: phartituco dut Siquem eta olhetaco harana neurtuco. |
| 9 |
| Galaad enea da, eta enea da Manase; eta Efraim da ene buruaren gueriça. Juda ene erregue da; |
| 10 |
| Moab ene phesquiçaren uncia. Idumean hedatuco dut ene oina; arrotzac ene adisquide eguin dira. |
| 11 |
| Norc eramanen nau hiri hazcartura? norc eramanen nau Idumearaino? |
| 12 |
| Ez othe çuc, Jaincoa, ceinac hastandu baiquintutzun, eta ez baitzinen, oi Jaincoa, gure armadetara aguercen? |
| 13 |
| Hesturatic ilkitzeco lagunça iguçu, ecen salbatzeco alferra da guiçonaren eguinahala. |
| 14 |
| Jaincoa baithan eguinen dugu indar, eta harec ezdeusetara ekarrico ditu gure etsaiac. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/107.mp3
150
107