×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 11

1
Azqueneraino, çorciurrunecotzat, Dabiden psalmoa.
2
Salba neçaçu, Jauna, ceren galdua baita saindua; ceren guiçonen semeec aphurtu baitituzte eguiac.
3
Oro gueçurrez minçatu dira lagunari; ezpain malçurrac dituzte; bihotza alde batera dute eta bercera minçatu dira.
4
Jaunac ecezta betza ezpain malçur guciac eta mihi espantu-eguilea.
5
Erran içan dute: Goretsico dugu gure mihia, gure ezpainen jabe gare; cein da gure Jaun?
6
Noharroinen laceria gatic, beharren auhenen gatic jaiquico naiz orai, dio Jaunac. Itzurraraciren ditut, eta hori eguinen dut ene hitzean.
7
Jaunaren hitzac, hitz garbiac dira, cilhar suaz ikartua, lurrezco uncian frogatua, çazpi aldiz garbitua.
8
Jauna, çuc beguiratuco gaituçu; çuc bethi çainduco gaituçu guiçalde hortaric.
9
Gaixtaguinac inguruca dabilça: çure handitasunaren arabera berhatu ditutzu guiçonen semeac.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes