Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Jaunarengan babesten naiz. Nolatan esaten didazue: «Alde mendira, hegaztiak bezala! |
| 2 |
| Gaiztoek uztaia tenkatu baitute eta gezia uztai-harian jarri, bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko. |
| 3 |
| Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?» |
| 4 |
| Jauna bere tenplu santuan dago, zeruan du tronua: begira-begira dago munduari, gizakiak ditu aztertzen. |
| 5 |
| Jaunak zintzoa du aztertzen, gaiztoa eta gogorkeria-zalea bihotzez gorrotatzen. |
| 6 |
| Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera! Izan bedi haize kiskalgarria horien zoria! |
| 7 |
| Zintzoa da, izan ere, Jauna; zuzen jokatzea du maite: zuzenek ikusiko dute haren aurpegia. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/psalms/011.mp3
150
11