Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Lauda Jauna. Jauna, ene bihotz oroz aithor bihurturen darotzut prestuen baldarna, bilkuetan. |
| 2 |
| Handiac dira Jaunaren escuco lanac, bere nahi gucien arabera bereciac. |
| 3 |
| Aithor eta gorespen atheratzen diote bere lanec, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac. |
| 4 |
| Jaun urricalcor eta urricalmendutsuac bere sendagailen orhoitzapen bat eman du: |
| 5 |
| Jatecoa eman diote haren beldur direnei. Bere patuaz orhoituco da bethi gucian; |
| 6 |
| Bere populuari eçagutaracico dio bere eguincen indarra, |
| 7 |
| Hari emanez jendaien primança; eguia eta çucentasuna haren escuetaco eguinçac dira. |
| 8 |
| Cinac dira haren legue guciac eta bethiren bethico gogortuac, cintasunean eta çucentasunean eguinac. |
| 9 |
| Jaunac berrerospena igorri dio bere populuari; bethicotzat eguin du harequin batasun. Saindua eta ikaragarria da haren icena: |
| 10 |
| Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena. Hura çaincen duten gucietan da adimendu ona: haren laudorioec iraunen dute menderen mendetan. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/110.mp3
150
110