Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Lauda Jauna, Agjeoren eta Çacariasen bihurpenaz. Dohatsu Jaunaren beldur den guiçona! Haren manamenduetan guciz laket dena. |
| 2 |
| Lurraren gainean ahaldun içanen da haren ganicaco ondoregoa: benedicatuac içanen dira prestuen umeac. |
| 3 |
| Ospea eta aberastasunac haren etchean içanen dira, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac. |
| 4 |
| Ilhumbeetan prestuei argui bat ilki çaiote: Jauna urricalcor, urricalmendutsu eta çucena da. |
| 5 |
| Dohatsua da urricalcen eta maileguz ematen duen guiçona! Bere solas guciac adimendurequin aphaincen ditu; |
| 6 |
| Hargatic ez da behinere kordocatua içanen. |
| 7 |
| Prestua bethi gucian içanen da orhoitzapenetan; gaizqui ençute beldurric ez du içanen. Jaunaren baithan iguriquitzera dago haren bihotza; |
| 8 |
| Haren bihotza gothortua da; ez da kordocatuco bere etsaiac heciac ikusi arteo. |
| 9 |
| Barraiatu, beharrei eman du bere içana; haren çucentasunac menderen mendetan du iraunen; haren adarra ospetara içanen da goratua. |
| 10 |
| Gaixtaguinac ikusico du eta hasarretuco da; carrascatuco ditu horçac eta ihartuco da: galduco da bekatoreen lehia. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/111.mp3
150
111