Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Maite nau Jaunak eta entzun egin du nire erregu-oihua; |
| 2 |
| bai, belarria makurtu du niregana, dei egin diodanean. |
| 3 |
| Herio-lokarriek estutu ninduten, Herio Leizearen mandatariek atzeman; estu eta larri nintzen, |
| 4 |
| baina Jaunari dei egin nion: «Arren, Jauna, libra nazazu!» |
| 5 |
| Errukiorra eta zintzoa da Jauna, gupidatsua gure Jainkoa. |
| 6 |
| Jaunak zaintzen ditu xumeak: lur jorik nengoen eta salbatu egin nau. |
| 7 |
| Zaude berriro bakean, ene arima, ona izan baita zurekin Jauna. |
| 8 |
| Bai, libratu dit bizia heriotzatik, begiak negarretik, oinak erortzetik. |
| 9 |
| Jaunaren aurrean ibiliko naiz, beraz, bizien lurraldean. |
| 10 |
| Sendo nengoen fedean, «Bai zoritxarreko naizela!» esatean ere. |
| 11 |
| Kinka larrian pentsatu nuen: «Ez dago inor fidagarririk!» |
| 12 |
| Nola ordainduko diot Jaunari egin didan on guztia? |
| 13 |
| Kopa altxatuko dut salbamenagatik esker onez, Jaunari dei eginez. |
| 14 |
| Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean. |
| 15 |
| Mingarri zaio Jaunari bere fededunen heriotza. |
| 16 |
| Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal: askatu dituzu nire lokarriak! |
| 17 |
| Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez. |
| 18 |
| Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean, |
| 19 |
| Jaunaren etxeko atarietan, Jerusalemen erdian. Aleluia! Gora Jauna! |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/psalms/116.mp3
150
116