Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa. |
| 2 |
| Salba gaitzazu, Jauna! Bukatu dira fededunak, galdu da leialtasuna gizartean! |
| 3 |
| Faltsukeriaz hitz egiten diote elkarri, ezpainez lausengari, bihotzez maltzur. |
| 4 |
| Ebaki beza Jaunak ezpain lausengari oro, handikeriaz mintzo diren mihiak. |
| 5 |
| Honela baitiote: «Mihiak egiten gaitu indartsu; geure ezpainez baliatzen garelarik, nor nagusitu guri?» |
| 6 |
| Baina Jaunak dio: «Errukarriak zapaltzen dituztelako, behartsuak intzirika ari direlako, oraintxe jaikiko naiz eta salbatuko dut hasperenka ari dena». |
| 7 |
| Jaunaren hitzak jatorrak dira, zilar garbia, zazpitan birfindua. |
| 8 |
| Zeuk, Jauna, zeuk babestuko gaituzu beti, zeuk babestuko horrelako jendearengandik: |
| 9 |
| jirabiran dabiltzan gaiztoengandik, gizartean nagusi den gaiztakeriatik. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/psalms/012.mp3
150
12