Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Erromes-kanta. Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean, ametsetan ginela iruditzen zitzaigun. |
| 2 |
| Barrez bete zitzaigun ahoa, poz-oihuz ezpainak. Jentil-herriek ere hau ziotsaten: «Bikain jokatu du haien alde Jaunak!» |
| 3 |
| Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude. |
| 4 |
| Jaunak aldatu du gure zoria, euri-jasek basamortua bezala. |
| 5 |
| Malkotan erein zutenek pozetan dute biltzen! |
| 6 |
| Negarretan joan ziren, hazi-zorroa eramanez; poz-oihuka datoz, gari-balak ekarriz. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/psalms/126.mp3
150
126