×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 128

1
Mailetaco cantica. Orai erran beça Israelec: Ardura jaçarri darotade ene gaztetasunetic.
2
Ardura jaçarri darotade ene gaztetasunetic, eta halere deus ecin eguin darotade.
3
Gaixtaguinac ene bizcarraren gainean haritu dira beren lanean; iraunaraci diote beren tzarqueriari.
4
Jainco çucenac lehertuco ditu gaixtaguinen buruac.
5
Sion gaitzetsi duten guciac ahalcatuac içan beitez eta guibelerat eguin beçate.
6
Bilhaca beitez hegazteguietaco belharra iduri, ceina iharcen baita kendu baino lehen,
7
Ceintaz ez baitu uztaçaleac bere escua betheco, ez-eta bere baphoa escumenen bilcen hari denac.
8
Eta bideantec ez diote erran: Jaunaren benedicionea içan bedi çuen gainean: Jaunaren icenean benedicatzen çaituztegu.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes