Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Çoroac bere bihotzean erran du: Ez da Jaincoric. Galduac dira halacoac eta hatsgarri eguin dira beren laketzuncetan: horietan ez da onguia eguiten duenic, bakar bat ere ez da. |
| 2 |
| Jaunac cerutic beguiratu du ikusteco heia baden adimenducoric edo Jaincoa bilhatzen duenic. |
| 3 |
| Oro ceihertu, oro batean alfer bilhacatu dira; bat ez da onguia eguiten duenic, bakar bat ere ez da. Horien cinçurra hobi idequi bat da; malçurqueriaco erabili dituzte beren mihiac, aspicaren phoçoina dute ezpaimpean. Madaricionez eta uherduraz bethea dute ahoa; odolaren ixurceco arin dute urhatsa. Gogorqueriaric eta çorigaitzic baicen ez da horien ibilbideetan, eta baqueraco bidea ez dute eçagutu; Jaincoaren beldurra ez da horien beguien aitzinean. |
| 4 |
| Ene populua ogui pusca bat beçala iresten duten tzarqueria-eguile horiei guciei ez othe çaiote bada eçagutzaric ethorrico? |
| 5 |
| Deiric Jaunari ez daroete eguin; eta beldurrac ikaratu ditu, beldurcecoric etzen lekuan ere; |
| 6 |
| Alabainan Jauna prestuen araldearequin da; eta çuec, gaixtaguinac, urmariatu ditutzue guiçon beharraren xedeac, Jauna delacotz haren iguriquitza. |
| 7 |
| Siondic norc emanen du Israelen itzurpena? Jaunac hautsico duenean bere populuaren gathibutasuna, atseguinez jaucico da Jacob, bozcariotan sarthuco da Israel. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/013.mp3
150
13