Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Dabiden psalmoa. |
| 2 |
| Athera neçaçu, Jauna, guiçon gaixtoaren escutic; athera neçaçu gaixtaguinaren aztaparretic. |
| 3 |
| Horiec gaixtaqueriac asmatu dituzte beren bihotzean; egun gucian guerla bizten hari ciren. |
| 4 |
| Çorroztu dituzte beren mihiac sugueac iduri; aspicaren phoçoina ezpaimpean dute. |
| 5 |
| Çain neçaçu, Jauna bekatorearen escutic, eta athera neçaçu guiçon gaixtoen aztaparretic. Ni ene bidean eragozteco asmua hartu dute; |
| 6 |
| Hampurutsuec artea gorde darotade. Eta sokac hedatu dituzte artean; behaztopagailua eçarri darotade bide-heguian. |
| 7 |
| Jaunari erran diot: Çu çare ene Jaincoa; ençun çaçu ene othoitzaren oihua. |
| 8 |
| Jauna, Jauna, ene salbamenduco indarra, ene buruaren gainera gueriça eguin duçu guerla-egunean. |
| 9 |
| Jauna, ez beneçaçu arthic, ene desgogara, bekatorearen escuetara: ene contra asmatzen haritu dira; ez neçaçula utz, hant ez ditecençat. |
| 10 |
| Hequien itzul-inguruetaco asmu berecia, hequien ezpainetaco malçurqueria hequien gainera erorico da. |
| 11 |
| Ikatzac erorico dira hequien gainera; sutara arthiquico ditutzu; oinhacez ecin iraunen dute. |
| 12 |
| Guiçon mihitsuac ez du lurrean urhats onic eguinen; heriotzeco orduan gaitz guciec hartuco dute guiçon tzarra. |
| 13 |
| Badaquit Jaunac çucembidea atheratuco duela beharrençat, eta aspercundea nohorroinençat. |
| 14 |
| Prestuec aldiz, aithor bihurturen darotzute, eta çucenec çure aitzinean içanen dute beren egoitza. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/139.mp3
150
139