Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik ». Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte, ez da inor on dagienik. |
| 2 |
| Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik, ba ote den zentzu onekorik, Jainkoa bilatzen saiatzen denik. |
| 3 |
| Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian; ez da inor on dagienik, bat bera ere ez. |
| 4 |
| Ez ote dute ikasiko gaiztaginek, nire herria ogia bezala irensten duten eta Jaunaz arduratzen ez diren horiek? |
| 5 |
| Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira, zintzoen elkartean baitago Jauna. |
| 6 |
| Errukarriaren asmoez barre egiten duzue, baina Jaunak du hura babesten. |
| 7 |
| Ai baletor Siondik Israelen salbazioa! Jaunak bere herriaren zoria aldatzean, poztuko da Jakob, alaituko Israel. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/psalms/014.mp3
150
14