Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Dabiden psalmoa. Jauna, çuri eguin darotzut deihadar, ençun neçaçu; atzarriric çaude ene minçoari, oihu eguinen darotzudanean. |
| 2 |
| Ene othoitza çure aitzinera hel bedi isensua beçala; ene escuen alchapena arratseco sacrificioa beçala içan bedi. |
| 3 |
| Jauna, çain bat eçar dioçoçu ene ahoari, eta ene ezpainei athe bat inguratuco dituena. |
| 4 |
| Ez beçaçu utz ene bihotza malçurqueriaco solasetara, ene bekatuac aitzaquiaca ederceco, Gaixtaqueria eguiten hari diren guiçonequin; eta ez dut iharduquimenic içanen hequien guiçon hautequin. |
| 5 |
| Prestuac erançuquico darot urricalmendurequin, eta erranen darozquit gaizquiac: bainan bekatorearen olioac ez du gançutuco ene burua, Ceren ene othoitza alchatuco baita oraino hequien gogaraco atseguinen erditic ere: |
| 6 |
| Hequien juieac harriari josiric iretsiac içan dira. Adituco dituzte ene hitzac, ahala badutelacotz. |
| 7 |
| Nola lur-hildoa lurraren gainera iraulia baita, Hala gure heçurrac barraiatuac dira hobi-sarcean: |
| 8 |
| Jauna, ene beguiac çure ganat itzuliac direlacotz, çure baithan içan dudalacotz ene iguriquimena, ez diçadaçula ken bicia. |
| 9 |
| Beguira neçaçu hedatu darotedan artetic eta gaixtaqueria-eguileen behaztopagailuetaric. |
| 10 |
| Bekatoreac erorico dira gaixtaqueriaren sarean; ni bakarric egonen naiz iragan nadien arteo. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/140.mp3
150
140