×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 145

1
Lauda Jauna, Agjeo eta Çacariarena.
2
Ene arima, lauda çaçu Jauna; ene bician laudatuco dut Jauna; psalmoac cantatuco diotzat ene Jaincoari içanen naiceno. Ez beçaçue çuen sinhestea eman aitzindarietan,
3
Ez-eta guiçasemeetan, ceinetan ez baita salbamendua.
4
Goanen çaiote bicia eta bihurtuco dira beren lurrera; egun hartan sunsituren dira hequien gogorapen guciac.
5
Dohatsu haina ceinaren lagunçaile baita Jacoben Jaincoa! Bere iguriquitza duduca bere Jainco Jauna baithan,
6
Ceinac eguin baititu cerua, lurra, itsasoa eta hequietan direnac oro.
7
Harec beguiratzen du bethi cintasuna; çucena bihurcen diote makurra jasaiten dutenei; jatecoa ematen diote gosez daudenei. Jaunac libratzen ditu burdinetan direnac;
8
Jaunac arguitzen ditu itsuac. Jaunac xutitzen ditu eroriac; Jaunac maithatzen ditu prestuac.
9
Jaunac çaincen ditu arrotzac; lagunduco ditu umeçurça eta alharguna, eta xahutuco bekatoreen bideac.
10
Jauna erreguinatuco da mendeetan; çure Jainco içanen da, oi Sion, guiçaldi orotan.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes