Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Aleluia! Gora Jauna! Gorets beza ene arimak Jauna! |
| 2 |
| Goretsiko dut Jauna bizi naizen artean, soinua joko neure Jainkoari naizen artean. |
| 3 |
| Ez izan konfiantzarik handikiengan, salbatzeko gauza ez diren gizakiengan: |
| 4 |
| azken arnasa emanik, hauts bihurtzen dira, eta akabo orduan haien egitasmoak. |
| 5 |
| Zorionekoa Jakoben Jainkoa lagun duena, bere Jainko Jauna itxaropen duena! |
| 6 |
| Jaunak egin ditu zeru-lurrak eta itsasoa, eta horietan dagoen guztia; beti eusten dio bere hitzari. |
| 7 |
| Zapalduen eskubideak defendatzen ditu, gose direnei ogia ematen. Jaunak askatzen ditu presoak, |
| 8 |
| Jaunak zabaltzen itsuen begiak, Jaunak altxatzen lur jota daudenak. Jaunak maitatzen zintzoak, |
| 9 |
| Jaunak ditu etorkinak zaintzen, umezurtz eta alargunei zutik eusten, baina gaiztoen nagusigoa iraultzen. |
| 10 |
| Jauna errege da betiko, errege zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan! Aleluia! Gora Jauna! |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/psalms/146.mp3
150
146