Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Dabiden psalmoa. |
| 2 |
| Jaunac ençun beçaitza hesturaco egunean; gueriça beçaitza Jacoben Jaincoaren icenac. |
| 3 |
| Lagunça igor biaçaçu bere leku saindutic, eta Siondic beguira beçaitza. |
| 4 |
| Orhoit içan bedi çure sacrificio oroz, eta çure holocausta goço içan bequio. |
| 5 |
| Eman biaçaçu çure bihotzeco nahiaren arabera, eta çure xedeac bethearaz betza. |
| 6 |
| Çure itzurpenaz gare bozturen, eta gure Jaincoaren icenaz gare handietsiren. |
| 7 |
| Jaunac bethe betza çure galdeac oro: Jaunac bere Cristo duela itzurraraci, orai dut eçagutu. Jaunac bere ceru saindutic ençunen du; haren besoco indarrean da itzurpena. |
| 8 |
| Etsaiec hotsematen dute beren orga-laster eta çaldietara; guc aldiz, gure Jainco Jaunaren icenari dei eguiten diogu. |
| 9 |
| Hequiec hersatuac içan dira eta erori dira; gu berriz, jaiqui gare eta xut gaudeci. |
| 10 |
| Jauna, salba çaçu erregue, eta ençun gaitzatzu dei eguinen darotzugun egunean. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/019.mp3
150
19