Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Dabiden psalmoa. |
| 2 |
| Jauna, çure indarraz bozturen da erregue, eta çure ganicaco itzurpenaz bozcario handitan sarturen da. |
| 3 |
| Eman dioçu haren bihotzac nahi çuena, eta ez dioçu hutseguin haren ezpainetaco galdeari. |
| 4 |
| Aitzindu çaizquio alabainan çure eztitasuneco benedicioneez; haren buruaren gainean eçarri duçu harri baliosezco koro bat. |
| 5 |
| Bicia galdatu darotzu, eta çuc menderen mendetaco eman dioçu egunen lucetasuna. |
| 6 |
| Handia da haren ospea çure ganicaco itzurpenean; ospea eta berreguinça handia eçarcen ditutzu haren gainean; |
| 7 |
| Ecen benedicionetan emanen duçu menderen mendetan; bozcarioz betheco duçu çure beguithartea erakutsiz. |
| 8 |
| Ceren erreguec Jauna baithan daducan bere iguriquitza, Guciz-Goraren urricalpenari esquer ez da kordocatua içanen. |
| 9 |
| Çure escuac harrapa betza çure etsai guciac; çure escuinac atzeman betza higüin çaituzten guciac. |
| 10 |
| Labe kaldatua iduri eçarriren ditutzu, çure beguithartea aguertuco duçun orduan; Jaunac lazturen ditu bere hasarrean, eta suac iretsico ditu. |
| 11 |
| Lurretic xahuturen ditutzu hequien haurrac, eta guiçasemeen artetic hequien ondocoac; |
| 12 |
| Ceren çure gainera bihurtu duten gaizquia; asmuac eguin, bainan ecin obratu dituzte. |
| 13 |
| Hargatic ihes igorriren ditutzu, eta çure azquen ukaldietara itzularaciren dioçute beren beguithartea. |
| 14 |
| Çure indarrean alcha çaite, Jauna; cantu eta maniurretan ospaturen dugu çure ahalen handia. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/020.mp3
150
20