|
| 1 |
|
| Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jauna, çure ganat alchatu dut ene arima; |
|
| 2 |
|
| Ene Jaincoa, çutan dut ene sinhestea; ez naiz ahalquetan erorico. |
|
| 3 |
|
| Eta ez beneçate trufa ene etsaiec; ecen beren iguriquitza çutan duten guciac, ez dira ahalcatuac içanen. |
|
| 4 |
|
| Ahalcatuac içan beitez tzarqueria alfer eguiten hari direnac. Çure bideac erakuts daroztatzu, Jauna; irakats daroztatzu çure bidexcac. |
|
| 5 |
|
| Çure eguian bida neçaçu, eta argui neçaçu; ceren çu baitzare Jaincoa, ene salbatzailea, eta iguriqui baitzaitut egun gucian. |
|
| 6 |
|
| Orhoit çaiteci, Jauna, çure guphidetasunez; orhoit çaiteci çure urricalmendu, egundainotic dirautenez. |
|
| 7 |
|
| Ez beçaite orhoit ene gaztetasuneco hobenez eta jaquin-escasez. Çure urrialmenduaren arabera orhoit çaiteci nitaz, çure ontasunaren ariaz, Jauna. |
|
| 8 |
|
| Jauna eztia eta çucena da; horren gatic legueaz arguituren ditu bidean behaztopatzen direnac. |
|
| 9 |
|
| Çucembidean ezti direnac bidaturen ditu, emeei bere bideac irakatsiren diozcate. |
|
| 10 |
|
| Urricalmendua eta eguia dira Jaunaren bide guciac, haren leguea eta manamenduac bilhatzen dituztenençat. |
|
| 11 |
|
| Çure icenaren ariaz, Jauna, jabalduco çaizquio ene bekatuari, ecen handia da. |
|
| 12 |
|
| Nor da Jaunaren beldur den guiçona? Jaunac legueaz arguitzen du hura hautatu duen bidean. |
|
| 13 |
|
| Hainaren bicia ontasunen erdian iraganen da eta haren umeec lurra içanen dute ondoregoz. |
|
| 14 |
|
| Jauna habe bat da haren beldur direnençat, eta haren leguea da hequiei irakatsia içateco. |
|
| 15 |
|
| Ene beguiac Jaunari dagozquio bethi, ceren berac atheratuco baititu artetic ene çangoac. |
|
| 16 |
|
| Beguia emaçu ene gainera, eta urrical çaquizquit; ceren çurz eta behar bainaiz. |
|
| 17 |
|
| Usutu dira ene bihotzeco hesturac; athera neçaçu ene beharduretaric. |
|
| 18 |
|
| Ikusaçu nola naicen aphaldua eta nekatua, eta barka darozquidatzu ene hoben guciac. |
|
| 19 |
|
| Beguira çoçute ene etsaiei, ceren murrucatu baitira eta higüinçaric tzarrenaz higüincen bainaute. |
|
| 20 |
|
| Çaint darotaçu bicia, eta itzurraraz neçaçu, ez naiz ahalquetan erorico, çure baithan iduqui dudalacotz ene iguriquitza. |
|
| 21 |
|
| Guiçon prestu eta çucenac ene alde jarri dira, ceren çu iguriqui baitzaitut. |
|
| 22 |
|
| Jaincoa, bere hestura gucietaric athera çaçu Israel. |
|
|
|
|