×

Elizen Arteko 2008

Psaumes 24

1
Daviden salmoa. Jaunarena da lurra eta bertan dagoena, mundua eta bertan bizi direnak;
2
berak ezarri baitzuen sendo itsasoen gainean, lur azpiko ur-lasterren gainean.
3
Nor igo Jaunaren mendira? Nor egon hark sagaraturiko tokian?
4
Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituena, gezurrezko jainkoetara jotzen ez duena, engainatzeko zinik egiten ez duena.
5
Horrelakoa bedeinkatuko du Jaunak, justizia egingo dio Jainko salbatzaileak.
6
Horiek dira haren bila saiatzen direnak, Jakoben Jainkoa aurkitu nahi dutenak.
7
Ateak, zabal zaitezte! Antzinako ateak, zaudete zabalik, badator-eta erregea, aintzaz betea!
8
Nor da aintzaz beteriko errege hori? Jauna da, indartsu eta ahaltsua, Jauna, guduan ahaltsua!
9
Ateak, zabal zaitezte! Antzinako ateak, zaudete zabalik, badator-eta erregea, aintzaz betea!
10
Nor da aintzaz beteriko errege hori? Jaun ahalguztiduna, bera da aintzaz beteriko erregea!
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
:
Enregistrer les notes