×

Elizen Arteko 2008

Psaumes 26

1
Davidena. Egidazu justizia, Jauna, nire jokaera prestua baita. Sendo eutsi diot zureganako konfiantzari.
2
Azter nazazu, Jauna, proba nazazu, ikertu nire buru-bihotzak.
3
Begi aurrean dut beti zure maitasuna eta leial jokatu dut zurekiko;
4
ez naiz gezurtien mahaikide izan, ez eta itxuratiekin batera ibili;
5
gorroto dut gaizkileen lagunartea, ez naiz gaiztoen mahaikide izan.
6
Errugabe naizela agertzeko eskuak garbiturik, zure aldarea inguratzen dut, Jauna,
7
zure gorespena ozenki hots eginez, zure egintza miragarriak kontatuz.
8
Maite dut, Jauna, zu bizi zaren tenplua, zure aintzaren egoitza.
9
Ez nazazu egin bekatarien zori bereko, ez nazazu bihur hiltzaileen kideko,
10
eskuak makurkeriaz eta eskupeko diruz beteak dituzten horien kideko.
11
Nire jokabidea, berriz, prestua da: aska nazazu, erruki zakizkit!
12
Tinko ezarriak ditut oinak; Jauna bedeinkatuko dut batzarrean.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
:
Enregistrer les notes