Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Dabidi berari psalmoa. Çure gana deihadar eguinen dut, Jauna, ez beçaizquit ixilic egon; beldurrez-eta ixilic egoten baçare, bilhaca nadien putzura erorcen direnen idurico. |
| 2 |
| Ençun çaçu, Jauna, ene errequeien otsa çuri othoitzez nagoenean, çure templo saindurat hedatzen ditudanean escuac. |
| 3 |
| Ez beneçaçu eraman bekatoreequin batean, ez-eta gal tzarqueria-eguileequin. Hainec baquea aiphatzen diote beren lagunari, bainan gaizquia dute beren bihotzetan. |
| 4 |
| Emoçute beren eguincen arabera eta beren asmuen tzarqueriaren arabera. Eguioçute beren escuetaco eguincen arabera; emoçute beren saria. |
| 5 |
| Ceren ez dituzten eçagutu Jaunaren eguinçac eta haren escuetaco lanac, xahutuco ditutzu, eta ez ditutzu berreguinen. |
| 6 |
| Benedica bequio Jaunari, ceren duen ençun ene errequeiaren otsa. |
| 7 |
| Jauna da ene lagunça eta ene malda; ene bihotzac haren baithan içatu du bere iguriquitza eta lagundua içan naiz. Eta birloratu da ene haraguia; eta ene nahitara aithor emanen diot Jaunari. |
| 8 |
| Jauna da bere populuaren indarra, eta bere cristoren itzurpenac maldatzen dituena. |
| 9 |
| Jauna, benedica çaçu çure populua, benedica çaçu çure primança; çure erreguetasuna erabil çaçu hequien gainean, eta gorets çatzu bethi gucian. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/027.mp3
150
27