×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 28

1
Dabiden psalmoa tabernaclea akabatu ceneco. Jaunari ekar çotzuete, oi Jaincoaren umeac, Jaunari ekar çotzuete aharien umeac.
2
Jaunari ekar çoçue ospe eta ohore; Jaunari ekar çoçue bere icenaren ospea; adora çaçue Jauna bere lorio sainduan.
3
Jaunaren minçoa ençun da uren gainean; ospezco Jaincoac ihurçuria carrascaraci du; Jauna uren hedaduraren gainean da.
4
Indar du Jaunaren minçoac; ederresgarri da Jaunaren minçoa.
5
Jaunaren minçoac phorroscatzen ditu cedroac; Jaunac phorroscaturen ditu Libango cedroac.
6
Xehacaturen ditu hala-nola Libango aratchea, hala-nola licornaren ume maitea.
7
Jaunaren minçoac urratzen du sugarra;
8
Jaunaren minçoac ikaratzen du mortua; Jaunac iharrosiren du Cadesgo mortua,
9
Jaunaren minçoac xuxencen ditu orenac eta aguerturen ditu oihan lodiac, eta guciec ospe bihurturen diote bere temploan.
10
Jaunac uholdearen gainean eçarcen du egoitza; bethi gucico erregue jarrico da Jauna.
11
Jaunac indar emanen dio bere populuari; Jaunac baquean benedicatuco du bere populua.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes