×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 31

1
Dabidi berari aditza. Dohatsu hainac ceinen gaizquiac baitira barkatuac, eta ceinen bekatuac estaliac baitira.
2
Dohatsu guiçona ceinari Jaunac ez baitio jaçarcen bere bekatua, eta ceinaren izpirituan cimarkuric ez baita.
3
Ixilic egotu naicelacotz, çahartu dira ene heçurrac, egun gucia oihuz nindagoelaric.
4
Ceren gabaz eta egunaz ene gainean dorphetu den çure escua, ihauscatu naiz ene atsecabean, elhorria barna sarcen çarodalaric.
5
Eçagutaraci darotzut ene hobena, ez dut gorde ene bidegabequeria. Erran içan dut: Ene contra Jaunari aithorturen diot ene bidegabequeria; eta çuc barkatu duçu ene bekatuaren tzartasuna.
6
Aria hortaz saindu den guciac othoitz eguinen darotzu behar den orduan. Horren gatic uholdeco ur gaitzac etzaizquio hurbilduren.
7
Inguratzen nauen hesturatic çu çare ene ihes-lekua: ene bozcarioa, inguratzen nautenen artetic athera neçaçu.
8
Adimendua emanen daiat; ibilico haicen bidean arguituren haut; ene beguiac hire gainean fincaturen ditiat.
9
Berautzue bilhaca çaldia eta mandoa beçala, ceinec adimenduric ez baitute. Cabrestuaz eta hedeaz hersa tzac, hurbilcen ez baçaizquic.
10
Açote asco bada bekatorearençat; bainan urricalmenduac inguratuco du bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana.
11
Guiçon prestuac, Jaunaren baithan boz eta jauz çaizte; ospa çaitezte, bihotz çucenecoac çareten guciac.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes