|
| 1 |
|
| Dabiden psalmoa. Prestuac, Jauna baithan bozcaria çaitezte; guiçon çucenei dihoaquiote laudatzea. |
|
| 2 |
|
| Jaunari aithor emoçue guitarraren gainean, canta çatzue haren laudorioac hamar çurdetaco maniurraren gainean. |
|
| 3 |
|
| Canta çoçue cantica berri bat, bozcariozco otsequin canta çaçue Jaunaren icena; |
|
| 4 |
|
| Ceren çucena baita Jaunaren hitza eta cinac baitira haren eguinça guciac. |
|
| 5 |
|
| Maite ditu urricalmendua eta çucentasuna; Jaunaren urricalmenduaz bethea da lurra. |
|
| 6 |
|
| Jaunaren hitzac fincatu ditu ceruac, haren ahoco hatsac eguin du ceruetaco armada gucia. |
|
| 7 |
|
| Çahagui batera beçala bildu ditu itsasoco urac; kutchetan beçala eçarri ditu çurrumbiloac. |
|
| 8 |
|
| Jaunaren beldur içan bedi lurra oro; lurreco egoiliar guciac ikara beitez haren aitzinean. |
|
| 9 |
|
| Ecen hura minçatu da, eta eguinac içan dira gauça guciac; harec manatu, eta ezdeusetaric atheratu dira. |
|
| 10 |
|
| Jaunac urmariatzen ditu jendaien asmuac; hutsalcen ditu, berriz, populuen gogocundeac, eta hutsalcen ditu buruçaguien asmuac. |
|
| 11 |
|
| Aldiz, Jaunaren asmua menderen mendetan badago; haren bihotzeco gogocundeec guiçalditic guiçaldira badiraute. |
|
| 12 |
|
| Dohatsu jendaquia ceinaren Jainco baita Jauna! dohatsu bere primançatzat hautatu duen populua! |
|
| 13 |
|
| Jaunac beguiratu du cerutic; ikusi ditu guiçaseme guciac. |
|
| 14 |
|
| Bere egoitza, aitzinean aphaindutic, lurrean egoten diren gucien gainera eman içan du beguia. |
|
| 15 |
|
| Harec bederazca eguin ditu hequien bihotzac; harec eçagutzen ditu hequien eguinça guciac. |
|
| 16 |
|
| Erregue bat ez da salbatzen bere indar handiari esquer, eta digante bat ez da salbaturen bere indar gaitzaren bidez. |
|
| 17 |
|
| Çaldia enganacor da salbatzeco, eta haren indarraren handiac ez du salbatuco. |
|
| 18 |
|
| Huna Jaunaren beguiac direla haren beldur direnen gainean, eta haren urricalmenduan beren iguriquitza daducatenen gainean, |
|
| 19 |
|
| Heriotzetic iraizteco hequien arimac, eta gosetean hazcurria hequiei emateco. |
|
| 20 |
|
| Gure arimac iguriquitzen du Jauna, ceren hura baita gure lagunça eta gueriça; |
|
| 21 |
|
| Ceren gure bihotza haren baithan bozcariaturen baita; eta haren icen sainduan iduqui dugu gure phesquiça. |
|
| 22 |
|
| Jauna, çure urricalmendua gure gainera jauts bedi, çure baithan gure iguriquitza içan dugun beçala. |
|
|
|
|