Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Dabidi berari, Jaunaren cerbitzariari. |
| 2 |
| Gaixtaguinac erran du bere baithan, gaizquia eguin nahi duela. Jaincoaren beldurric ez da haren beguien aitzinean. |
| 3 |
| Ecen malçurquerian ibili da Jaunaren aitzinean, haren tzarqueria içan dadiençat higüingarri kausitua. |
| 4 |
| Haren ahoco solasac dira guciac tzarqueria eta jocotria; ez du nahi içan adimenduric onguiaren eguiteco. |
| 5 |
| Bere ohean gaixtaqueriaz alhatu du gogoa; bide tzar gucietan baratu da; malçurqueria berriz, ez du higüindu. |
| 6 |
| Jauna, çure urricalmendua ceruan da, eta çure eguia hedoietaraino da helcen. |
| 7 |
| Çure justicia da Jaincoaren mendiac beçain handia; çure juiamenduac dira lecea beçain barrenac. Jauna, salbatuco ditutzu guiçonac eta abereac; |
| 8 |
| Hala-nola, oi Jaincoa, berhatu baituçu çure urricalmendua. Guiçasemeac aldiz, çure hegalen gueriçan egon dira iguri. |
| 9 |
| Hordituren dira çure etcheco ontasun nasaiez, eta çure gogoen uharrean edaranen ditutzu; |
| 10 |
| Ceren den çure baithan bicitzeco ithurria, eta çure arguian arguia ikusico dugun. |
| 11 |
| Eçagutzen çaituztenen gainera heda çaçu çure urricalmendua, eta bihotz çucenecoac diren gainera çure çucentasuna. |
| 12 |
| Hampurusqueriaren oina ez bequit hel, eta bekatorearen escuac ez beneça kordoca. |
| 13 |
| Han erori dira tzarqueria-eguileac; iraiciac içan dira eta xutic ecin dira baratu. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/035.mp3
150
35