×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 38

1
Azqueneraino, Idithuni berari, Dabiden cantica.
2
Erran içan dut: Çainduco ditut ene bideac, ez nadien ene mihiaz eguin hobendun. Çain bat eçarri diot ene ahoari, bekatorea ene contra jarcen celaric.
3
Ixilic eta aphalic egotu naiz, eta gauça onetan ere ez naiz minçatu, eta erreberritu da ene oinhacea.
4
Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu da.
5
Ene mihiz erran içan dut: Jauna, eçaguturaz diçadaçu ene azquen ordua, Eta cembat diren oraino ene bicitzeco egunac, jaquin deçadan cembat dudan escas.
6
Huna non ene egunac eçarri ditutzun kondatzeco errex, eta ene içatea ezdeus bat beçala da çure aitzinean. Eguiazqui, bici den guiçona ongui gauça ezdeusa da.
7
Eguiazqui, iduripen bat beçala iragaiten da guiçona; eta halere grinatzen da alferretan. Hari da diru metatzen, eta ez daqui norençat bilcen dituen.
8
Eta orai ceri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun gucia çure baithan da.
9
Athera neçaçu ene gaizqui gucietatic: laidagarritzat eman nauçu çoroari.
10
Ixilic guelditu naiz eta ez dut ahoa idequi, ceren çuc eguin baititutzu horiec:
11
Ene ganic aldara çatzu çure çauriac.
12
Erançun darotaçunean, çure besoco indarraren azpian erkitua erori naiz; bere tzarqueria gatic açurriatu duçu guiçona; Eta armiarma beçala iharrarazten duçu haren arima; eguiazqui alferretan grinatzen da guiçona.
13
Jauna, ençun çatzu ene othoitz errequeiac; ikusuçu ene nigarrac. Ez egon ixilic, ceren çure aitzinean arrotz eta bidaiari bat bainaiz ni, hala-nola ene arbaso guciac.
14
Hats-harcera utz neçaçu, cerbait indar har deçadan, goan nadien baino lehen, eta cendua içanen naiz guero.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes