Ençun ditu ene othoitzac, eta atheratu nau erromeseriaco putzutic eta lohizco balsatic. Ene oinac harriaren gainean jarri, eta ene urhatsac bidatu ditu.
Ene ahoan eçarri du cantica berri bat, gure Jaincoaren ospagarri. Ascoc ikusiren dute, eta beldurrean jarrico dira; eta Jaunaren baithan eçarriren dute beren phesquiça.
Ene Jainco Jauna, asco sendagaila eguin içan duçu, eta pareric ez duçu çure asmuetan. Ençunaraci ditut eta minçatu naiz; berhatu dira kondu guciez gorago.
Ez dut ene bihotzean gorde çure çucentasuna; eçagutaraci ditut çure eguia eta çure ganicaco salbamendua. Çure urricalmendua eta çure eguia ez ditut gorde bilku handiari.
Ecen nihonereco gaitzec inguratu naute; lothu çaizquit ene tzarqueriac, eta ecin jasan dut hequien ikustea. Ene buruco ileac baino guehiago eguin dira, eta utzi nau ene bihotzac.
Ene biciaren ondotic dabilçanac hura niri kendu beharrez, nahasiac eta ahalquez joac içan beitez oro. Ene gaitza nahi dutenec, guibelerat eguin beçate eta ahalquez urthuac içan beitez.