Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Dabidi berari psalmoa. |
| 2 |
| Dohatsu guiçona, beharraren eta noharroinaren gainean erne dagoena? Egun gaitzean Jaunac atheratuco du hura. |
| 3 |
| Jaunac çaint, bicicor eta dohatsu eguin beça hura lurraren gainean, eta haren bicia ez beça arthic haren etsaien escuetara. |
| 4 |
| Jaunac lagunça ekar bioço oinhacezco ohean. Haren eritasunean harrotu dioçu bere etzaunça gucia. |
| 5 |
| Nic erran dut: Jauna, urrical çaquizquit; senda çaçu ene arima, ceren bekatu eguin baitut çure alderat. |
| 6 |
| Ene etsaiec arthiqui daroztate burhoac: Noiz hilen da bada? ez othe da galduco horren icena? |
| 7 |
| Eta bat heldu bacen ene ikustera, itchura ederretan minço citzaitan; tzarqueria bildua çuen haren bihotzac. Camporat ilkitzen cen, eta |
| 8 |
| Bere gogoaren arabera minçatzen cen. Ene etsai guciec ene contra marmaratzen çuten; ene contra gaizqui asmatzen haritzen ciren. |
| 9 |
| Elhe gaixto bat atheratu dute ene contra: lo dagoenac ez othe deçaque jaiquitzerat eguin. |
| 10 |
| Ecen enequin baquean cen guiçonac, ceinaren baithan sinheste bainuen, ene oguia jaten çuenac, ene eragoztera eguin du. |
| 11 |
| Bainan çu, Jauna, urrical çaquizquit; eraic neçaçu, eta bihurturen diotet beren saria. |
| 12 |
| Huntan eçagutu dut nahi ninduçula, ceren ene etsaiac ez baitu bozcarioric ene gainean hartuco. |
| 13 |
| Ni berriz, ene hobengabetasuna gatic onhetsi eta çure aitzinean fincatu nauçu bethi. |
| 14 |
| Benedicatua içan bedi Israelgo Jainco Jauna mendetaric mendetaraino. Halabiz, halabiz. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/040.mp3
150
40