Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Coreren semeen arguitzeco. |
| 2 |
| Nola ithurrietara lehiatzen baita orena, hala ene arima çure gana lehiatzen da, oi Jaincoa. |
| 3 |
| Ene arima Jainco hazcar biciaz egarritu da: noiz goanen eta aguertuco naiz Jaincoaren aitzinera? |
| 4 |
| Gau eta egun nigarrac ditut oguitzat, niri egun oroz erraten darotadenean: Non da hire Jaincoa? |
| 5 |
| Hortaz orhoitu naiz eta ixuri dut ene arima ene baithara, ceren iraganen bainaiz tabernacle miresgarrico lekura, Jaincoaren etcheraino, Bozcario eta aithorretaco cantuetan, bestaliarren otsetan. |
| 6 |
| Oi ene arima, certaco çare ilhun eta cergatic nauçu asaldatzen? Jaincoa baithan içan bedi çure phesquiça, ecen aithor emanen diot oraino, hura baita ene beguitharteco salbagarria |
| 7 |
| Eta ene Jaincoa. Ene arima nahasi da ene baithara; aria hortaz çutaz orhoit içanen naiz Jordaneco lurretic eta Hermondic, mendi ttipitic. |
| 8 |
| Leceac lecea deitzen du, çure ur-uharren harrabotsaren erdian. Çure phesia eta uhinac, oro ene gainetic iragan dira. |
| 9 |
| Jaunac egunaz manatu du bere urricalmendua, eta gabaz cantatuco dut haren cantica. Ene baithan içanen da ene bicico Jaincoaren othoitza, |
| 10 |
| Eta erranen diot Jaincoari: Çu çare ni maldatzen nauçuna. Ceren nauçu ahanci? ceren nabila ilhunic, ene etsaiac atsecabetan naducalaric? |
| 11 |
| Ene heçurrac phorroscatzean, gaizquica hari çaizquit ni hersatzen nauten etsaiac; Egun oroz erraten darotedalaric: Non da hire Jaincoa? |
| 12 |
| Ceren çaude ilhunic, oi ene arima? certaco nauçu asaldatzen? Jaincoari çaudezquio iguri, ecen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene beguitharteco salbagarria eta ene Jaincoa. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/041.mp3
150
41