|
| 1 |
|
| Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat; Coreren semeen adigarri. Maitearençat cantica. |
|
| 2 |
|
| Ene bihotzac solas on bat atheratu du; erreguerençat dut ene cantua. Ene mihia çalhuqui iscribatzen duen iscribauaren hegatsaren pare da. |
|
| 3 |
|
| Oi guiçasemeetaric ederrena, graciaz betheac dira çure ezpainac; hargatic benedicatu çaitu Jaunac bethico. |
|
| 4 |
|
| Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata. |
|
| 5 |
|
| Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina, Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac. |
|
| 6 |
|
| Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira. |
|
| 7 |
|
| Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra. |
|
| 8 |
|
| Çucembidea maithatu duçu, eta tzarqueria higüindu; hargatic, oi Jaincoa, gançutu çaitu çure Jaincoac bozcariozco olioaz, çure lagunkide gucien artetic. |
|
| 9 |
|
| Mirra, aloes eta canela usaina ilkitzen da çure soinecoetaric eta çure boliazco etcheetaric: hequietaz |
|
| 10 |
|
| Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco. Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua. |
|
| 11 |
|
| Adi eta ikusaçu, ene alaba, emaçu beharria; ahanz çatzu çure herria eta çure aitaren etchea. |
|
| 12 |
|
| Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute. |
|
| 13 |
|
| Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea. |
|
| 14 |
|
| Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz |
|
| 15 |
|
| Eta lorecaduraz inguratua da. Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera. |
|
| 16 |
|
| Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte. |
|
| 17 |
|
| Çure arbasoen orde, semeac sorthu çaizquitzu; lur guciaren gainean buruçagui eçarrico ditutzu. |
|
| 18 |
|
| Guiçamende gucietan çure icenaz orhoit içanen dira. Hargatic populuec aithor bihurturen darotzute bethi eta menderen mendetan. |
|
|
|
|