Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Coreren semeei canticaco psalmoa, astearen bigarren eguneco. |
| 2 |
| Jauna handi eta guciz laudagarri da gure Jaincoaren hirian, haren mendi sainduan. |
| 3 |
| Siongo mendia, erregue handiaren hiria, ipharraldean asentatua da lur gucico bozcarioaren erdian. |
| 4 |
| Jaincoa eçagutua içanen da hango etcheetan, bere gueriçaren azpira hartuco duenean. |
| 5 |
| Ecen huna non lurreco erregueac bildu diren eta bateratu diren. |
| 6 |
| Berec ikusi dutenean, harritu, nahasi, asaldatu dira; |
| 7 |
| Ikarac hartu ditu. Han ciren minac erditzen hari denarenac beçala; |
| 8 |
| Çure hats muthiriaz phorroscaturen ditutzu Tharsiseco unciac. |
| 9 |
| Nola aditu baiquinduen, hala ikusten dugu armadetaco Jaunaren hirian, gure Jaincoaren hirian; Jaincoac asentatu du hura bethico. |
| 10 |
| Jaincoa, çure urricalmendua içan dugu çure temploaren erdian. |
| 11 |
| Jaincoa, nola baitagoquio çure icenari, hala çure laudorioac hedaturen dira lurraren bazterretaraino; çucentasunez bethea da çure escuina. |
| 12 |
| Bozcaria bedi Siongo mendia, jauz beitez Judaco alabac, çure çucentasunaren ariaz, Jauna. |
| 13 |
| Ingura eta besarca çaçue Sion; hango dorreetan minça çaitezte. |
| 14 |
| Çuen bihotzac eçar çatzue haren indarrean, eta berez çatzue hango etcheac, çuen ondocoei errateco, |
| 15 |
| Jaincoa, gure Jaincoa han dela bethi eta menderen mendetaco, hura dela erreguinaturen gure gainean mende gucietan. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/047.mp3
150
47