|
| 1 |
|
| Asafen Salmoa. Jauna, jainkoen Jainkoa, mintzo da, mundu osoari egiten dio batzarrera dei eguzkiaren sorlekutik sarlekura. |
|
| 2 |
|
| Siondik, edertasun beteko menditik, Jainkoa distiraz ageri da. |
|
| 3 |
|
| Badator gure Jainkoa, eta ez isilean: su irenslea aurretik, erauntsi zakarra inguruan. |
|
| 4 |
|
| Goitik dei egin die zeru-lurrei bere herriarekin duen auzian lekuko izatera: |
|
| 5 |
|
| «Bildu nire fededunak, sakrifizioa eskainiz nirekin ituna egin dutenak». |
|
| 6 |
|
| Iragar beza zeruak Jainkoaren justizia. Jainkoa bera da epaile! |
|
| 7 |
|
| «Entzun, Israel, ene herri, zure kontra egingo dudan aitorpena. Neu naiz Jainkoa, zure Jainkoa! |
|
| 8 |
|
| Ez zaitut salatzen zeure sakrifizio eta erre-opariengatik: aurrean ditut beti. |
|
| 9 |
|
| Baina ez dizut eskatzen zeure ukuiluko zekorrik, ez zeure eskortako akerrik, |
|
| 10 |
|
| neureak baititut basoetako piztiak eta mendi garaietako animaliak. |
|
| 11 |
|
| Mendiko hegazti guztiak ezagutzen ditut, landan bizi den oro neurea dut. |
|
| 12 |
|
| Gose banintz, ez nizuke zuri eskatuko, neurea baitut mundua eta bertako guztia. |
|
| 13 |
|
| Zekorren okela jaten dudala uste al duzu, edota akerren odola edaten? |
|
| 14 |
|
| Eskaini gorespena sakrifiziotzat Jainkoari, bete zeure promesak Goi-goikoari. |
|
| 15 |
|
| Dei egidazu larrialdian: libratu egingo zaitut eta ohoratu egingo nauzu». |
|
| 16 |
|
| Gaiztoari, berriz, hau diotso Jainkoak: «Nola aipa ditzakezu nire arauak, nola ahotan hartu nirekiko ituna, |
|
| 17 |
|
| nire zentzarazpenari gorroto badiozu eta nire hitzei bizkar ematen? |
|
| 18 |
|
| Lapurra ikustean, harekin bat egiten duzu, adulteriogileekin elkartzen zara. |
|
| 19 |
|
| Gaiztakeriarako arin duzu ahoa, engainua asmatzeko bizkor mihia. |
|
| 20 |
|
| Zeure senideaz gaizki-esaka diharduzu, zeure amaren semea belzten. |
|
| 21 |
|
| Zuk hauek egin, eta ni isildu? Zu bezalakoa naizela uste al duzu? Ez, salatu egingo zaitut, dena aurpegira botako. |
|
| 22 |
|
| Aditu, beraz, ongi, Jainkoaz ahaztuok! Bestela, harrapatu egingo zaituztet eta ezin izango zaituzte inork ere libratu. |
|
| 23 |
|
| Sakrifiziotzat gorespena eskaintzen didanak, horrek ematen dit ohore. Nire bidean tinko irauten duenari neure salbamena erakutsiko diot». |
|
|
|
|