Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Dabiden adigarri, |
| 2 |
| Doeg Idumearra ethorri cenean, eta Sauli berria ekarri eta erran çaroenean: Dabid Aquimelequen etchean içatu da. |
| 3 |
| Nolaz espantatzen duc malçurquerian hire burua, oi guiçon gaixtaqueriaco hazcar haicena? |
| 4 |
| Egun oroz hire mihia bidegabequeria asmatzen ibili duc; biçarnabala çorrotzac beçala cimarku eguin duc. |
| 5 |
| Malçurqueria onguia baino maiteago içan duc, makur minçatzea çucen baino. |
| 6 |
| Solas galgarri guciac maithatu dituc, oi mihi malçurra. |
| 7 |
| Hargatic Jaincoac xahutuco hau behin-bethico; kenduco eta iraicico hau hi hire olhatic, eta hire erroa bici direnen lurretic. |
| 8 |
| Prestuec ikusico dute, eta icituco dira; haren gainean irri-eguinen dute, eta erranen: |
| 9 |
| Horra guiçona, Jaincoa bere lagunçailetzat hartu ez-duena; Bainan bere aberastasun handietan eman du bere phesquiça eta bere ahal ezdeusaz buruiope hartu du. |
| 10 |
| Ni ordean, Jaincoaren etchean naiz oliba-ondo fruitutsu baten pare; ene phesquiça Jaincoaren urricalmenduan iduqui dut bethico eta menderen mendetaco. |
| 11 |
| Bethi eta bethi aithor darotzut bihurtuco, horiec eguin ditutzulacotz; eta çure icenari egonen natzaio iguri, ceren den ona çure sainduen aitzinean. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/051.mp3
150
51