Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Maelethençat, Dabiden adigarri. Çoroac bere bihotzean erran du: Ez da Jaincoric. |
| 2 |
| Ustelduac dira eta beren tzarqueriez hasgarri eguinac: bat ez da onguia eguiten duenic. |
| 3 |
| Cerutic guiçonen semeen gainera beguiratu du Jaincoac, ikustecotzat hean batere baden adimendudunic edo Jaincoa bilhatzen duenic. |
| 4 |
| Oro makurtu dira, batean alfer eguin dira; ez da onguia eguiten duenic, ez-eta bakar bat ere. |
| 5 |
| Ez othe dira noizbait ohartuco tzarqueria eguiten hari diren guciac, jateco oguia beçala iresten dutenac ene populua? |
| 6 |
| Jaincoari ez daroete deiric eguin: han beldurrez ikaratu dira, non beldur içatecoric ez baitzen; Ceren Jaincoac guiçonen gogaraco direnen heçurrac ilhaundu baititu: hainac ahalquetara eroriac dira, Jaincoac erdeinatu dituelacotz. |
| 7 |
| Norc emanen du Siondic Israelen itzurpena? Jaincoac bere populua gathibutasunetic bihurraracico duenean, Jacob jaucico eta Israel bozcariatuco dira. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/052.mp3
150
52