×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 53

1
Azqueneraino, cantiquetan, Dabiden adigarri,
2
Ciphtarrac ethorri cirenean eta Sauli erran çaroetenean: Dabid ez da gure toquitan gordea?
3
Jaincoa, çure icenaz salba neçaçu, eta çure indarraz erabacaçu ene gainean.
4
Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza, çure beharriac ardiets betza ene ahoco hitzac.
5
Ecen ene contra jaiqui dira arrotzac; indar handitaco guiçonec bilhatu dute ene bicia, eta ez dute Jaincoa beren beguien aitzinean eçarri.
6
Eta huna non laguncen nauen Jaincoac, eta Jauna da ene biciaren beguirale.
7
Gaitzac ene etsaien gainera aldara çatzu; çure cintasunaren arabera xahu çatzu.
8
Ene gogara sacrificaturen darotzut, eta çure icenari, Jauna, aithor emanen diot, ceren den ona;
9
Ecen hestura gucietaric atheratu nauçu, eta ene beguiac gain-behera beguiratu diote ene etsaiei.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes