Ecen baldin ene etsaiac madaricatu içan banindu, jasan nuqueen segurqui; Eta gaitzirizcotan nindaucana, ene contra goraqui minçatu içan balitz, gordeco nincen eiqui haren ganic.
Jaincoac, mendeac baino lehenago danic dirauenac, ençunen nau, eta aphalduco ditu. Ecen ez da nehorceric hequien baithan, eta ez dira Jaincoaren beldur.
Haiçatuac içan dira haren beguithartearen hasarreaz; haren bihotzac eguin diote gainera. Hainaren solasac olioa baino legunago direlaric, eguiazco gueciac dira.
Çuc berriz, Jaincoa, gaixtaguinac arthiquico ditutzu galpeneco putzura. Guiçon odolcoi eta malçurrec ez dituzte erdizcatuco beren egunac; nic aldiz, Jauna, çure baithan iduquico dut ene phesquiça.