Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, leku sainduetaric urrundua içan den populuarençat, habean Dabidec iscribatua, arrotzec Jethen iduqui çutenean. |
| 2 |
| Jaincoa, urrical çaquizquit, ceren oincatu bainau guiçonac eta egun oroz guduca hestutu. |
| 3 |
| Egun gucian oincatu naute ene etsaiec, hainitz cirelacotz ene contra guducatzen cirenac. |
| 4 |
| Egun betheac lotsatuco nau, bainan çure baithan içanen dut ene iguriquitza. |
| 5 |
| Jaincoa baithan laudatuco dut niri eman hitza, Jaincoa içan dut ene phesquiça: guiçonac eguin diçaquetanaren beldur ez naiz içanen. |
| 6 |
| Egun gucian madaricatzen cituzten ene solasac; ene contra gaizquirat çauden hequien gogoeta guciac. |
| 7 |
| Bilku eguiten harico dira, eta gordeco dira; beguiz iduquico dituzte ene urhatsac. Nola ene biciari aiheri çan baitira, |
| 8 |
| Çuc ere ez ditutzu salbatuco. Çure hasarrean xehacatuco ditutzu populuac. Jaincoa, |
| 9 |
| Eguin içan darotzut ene biciaren aithorra; ene nigarrac eçarri ditutzu çure aitzinean. Çure aguinçac dakarren beçala, |
| 10 |
| Orduan ene etsaiac bulkatuac içanen dira guibelerat. Edocein egunez dei eguin deçaçudan, hara non eçagutzen dudan ene Jaincoa çarela. |
| 11 |
| Jaincoa baithan laudaturen dut haren hitza; Jauna baithan laudaturen dut haren aguinça; Jaincoa baithan içan dut ene iguriquitza, ez naiz içanen guiçonac eguin diçaquetanaren beldur. |
| 12 |
| Jaincoa, ene baithan bici dira esquer onetan bihurturen darozquitzutan botuac; |
| 13 |
| Ceren atheratu duçun ene bicia herioaren aztaparretic eta ene oinac behaztopatic beguiratu, Jaincoaren gogara eguin deçadan bici direnen arguitara. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/055.mp3
150
55