×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 56

1
Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habean iscribatua, Saulen aitzinetic cilho batera ihes goan cenean.
2
Urrical çaquizquit, Jaincoa, urrical çaquizquit, ceren çuri baitago ene arima. Eta çure hegalen itzalean iguri egonen naiz, gaixtaqueria iragan dadien arteo.
3
Deihadar eguinen diot Jainco guciz gorari, Jainco niri ongui eguin darotanari.
4
Ceru gainetic igorri du, eta atheratu nau; laidagarri eman ditu ni osticatzen nindutenac. Jaincoac bidali ditu bere urricalmendua eta bere eguia,
5
Eta ene arima atheratu du lehoincumeen erditic: asaldutan eguin dut lo. Guiçonen semeec dituzte horçac, harmac eta gueciac iduri; hequien mihia ezpataren pare da.
6
Ceruetaric goiti gora çaite, Jaincoa; eta çure ospeac lur guciaren gainera dirdira beça.
7
Ene oinei hedatu diote arte bat, eta malguaraci dute ene arima. Ene hobia ene aitzinean eguin dute, eta berac harat erori dira.
8
Aphaindua da ene arima, Jaincoa; aphaindua da ene anima; cantatuco çaitut eta psalmo bat erranen darotzut.
9
Jaiqui çaite, ene ospea; atzar çaitezte, maniurra eta guitarra; arguitzetic jaiquico naiz.
10
Populuen erdian aithor bihurturen darotzut, Jauna; eta psalmo bat erranen darotzut jendaien erdian;
11
Ceren ceruetaraino goretsia den çure urricalmendua, eta hedoietaraino çure eguia.
12
Ceruetaric goiti gora çaite, Jaincoa; eta çure ospeac lur guciaren gainera dirdira beça.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes