×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 57

1
Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habean iscribatua.
2
Baldin eguiazqui çucentasuna aiphatzen baduçue, çucen erabacaçue, oi guiçonen semeac.
3
Ecen çuen bihotzean tzarqueriac obratzen ditutzue lurraren gainean, eta çuen escuac bidegabe aphaincen hari dira.
4
Bekatoreac sorcetic baztertu dira, amaren sabeletic makur dabilça, gueçurrez minço dira.
5
Hequien errabia suguearena beçala da; iduri du aspic gor eta bere beharriac tapatzen dituenarena;
6
Ceinac ez baitu aditzen xarmatzaileen eta jaquinqui xarmatzen hari den gaizquinaren boça.
7
Jaincoac horçac hautsico daroezte beren ahoan; Jaunac crascatuco ditu lehoinen haguinac.
8
Ezdeusetaratuco dira, ixurcen den ura beçala; hedatua daduca bere arrambela, iraungui ditecen arteo.
9
Ahituac içanen dira, urcen den ezcoa beçala; sua gainera erori çaiote, eta iguzquia ez dute guehiago ikusi.
10
Çuen arranceec elhorriaren indarra eçagutu baino lehen, bici-biciac beçala, hala Jaincoac iretsico ditu bere hasarrean.
11
Bozturen da guiçon çucena, aspercundea ikustean; bere escuac bekatorearen odolean garbituco ditu.
12
Eta guiçonac erranen du: Baldin eguiazqui çucenac bere sana atheratzen badu, eguiazqui bada beraz Jainco bat guiçonac lurraren gainean juiatzen dituena.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes