Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Dabiden psalmoa Idumeaco mortuan cenean. |
| 2 |
| Jaincoa, ene Jaincoa, arguitzetic nagoçu atzarria. Çutaz egarritu da ene arima, cembatetan ez da çure gana lehiatu ene haraguia! |
| 3 |
| Toqui huts, ez bideric, ez uric ez duen huntan, çure aitzinera aguertu naiz hala-nola leku sainduan, çure indarraren eta ospearen ikusteco. |
| 4 |
| Çure urricalmendua hobe baita bici guciac baino, laudaturen çaituzte ene ezpainec. |
| 5 |
| Haletan benedicaturen çaitut ene bicitzean, eta çure icenean alchaturen ditut ene escuac. |
| 6 |
| Goçoz eta goritasunez betheco den beçala ene arima, ene ahoac bozcalenciaco cantutan laudaturen çaitu. |
| 7 |
| Baldin çutaz orhoitzen banaiz ene etzaunçan, çu baithan erabilico dut ene gogoa ordu goiztiarretan, |
| 8 |
| Çu içan çarelacotz ene lagunçailea. Çure hegalen itzalean jaucico da ene bozcarioa: |
| 9 |
| Çuri da iratchiqui ene arima: çure escuinac soincatu nau. |
| 10 |
| Aldiz, alferretan ene etsaiec bilhatu dute ene bicia; luphera jautsico dira; |
| 11 |
| Ezpataren ahoari emanac eta hacerien pusca içanen dira. |
| 12 |
| Erregue berriz, Jaincoaren baithan da bozturen: laudatuac içanen dira hartaz cin eguiten duten guciac, ceren tapatua içan baita tzarqueria-erraileen ahoa. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/062.mp3
150
62