Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jeremiasen eta Ecequielen cantica desterruco populuari, goaten abiatu cenean. |
| 2 |
| Jaincoa, çuri dagoquioçu Sionen himnoa, eta çuri içanen çaitzu botua bihurtua Jerusalemen. |
| 3 |
| Ençun çaçu ene othoitza: guiçon guciac çure gana ethorrico dira. |
| 4 |
| Gaixtaguinen solasac nausitu dira gure gainean, bainan barkatuco darozquigutzu gure hobenac. |
| 5 |
| Dohatsu hautatu eta hartu duçuna! çure lorioetan içanen du bere egoitza. Çure etcheco onez betheco gare: saindua da çure temploa, |
| 6 |
| Ederresgarria çucentasunez. Ençun gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea, lurreco bazter gucien eta itsaso urrunen iguriquitza. |
| 7 |
| Çure indarrean asentatzen ditutzu mendiac, ahalaz jauncia çare, |
| 8 |
| Lazten ditutzu itsasoaren ondarra eta hango uhinen orroa. Çure sendagailec laztuco |
| 9 |
| Eta ikaratuco dituzte lurraren bazterrac: iguzqui-ilkitzetic sarceco lekuraino hedatuco duçu bozcarioa. |
| 10 |
| Lurrari aguertu çaizquio eta horditu duçu: aberastasunez gainditu duçu. Urez hantua da Jaincoaren hibaia; guiçonei aphaindu daroeçu jatecoa, ecen hartaco aphaincen duçu lurra. |
| 11 |
| Urez ase çatzu hango latsac, berha çaçu haren musquila; musquilcen dena boztuco da hango ihincez. |
| 12 |
| Benedicaturen duçu çure ontasuneco urthearen koroa; eta çure bazterrac goritasunez betheac içanen dira. |
| 13 |
| Guicenduco dira mortuco leku ederrac, eta bozcarioz jaunciac içanen dira aldapac. |
| 14 |
| Ahariac ardiz inguratuac içanen dira eta haranac bihiz gaindituac, ecen ez da alde orotaric içanen oihu eta canturic baicen. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/064.mp3
150
64