|
| 1 |
|
| Azqueneraino, birphizteco psalmoaren cantica. Oi lurra, alde orotaric bozcariozco oihuac igor çatzic Jaincoari: |
|
| 2 |
|
| Psalmotan canta çaçue haren icena: haren laudorioei ospe emoçuete. |
|
| 3 |
|
| Jaincoari erroçue: Ceinen lazgarri diren çure eguinçac, Jauna! çure indar gaitzaren aitzinean, uko eguinen dute çure etsaiec. |
|
| 4 |
|
| Adora beçaitza lur guciac, canta betza çure laudorioac, psalmotan canta beça çure icena. |
|
| 5 |
|
| Çatozte eta ikus çatzue Jaincoaren eguinçac. Ikaragarri da guiçasemeen gaineco asmuetan. |
|
| 6 |
|
| Leihorretara harec bihurtu du itsasoa: oinez iragan dira hibaiaren erditic: han boztu gure Jauna baithan. |
|
| 7 |
|
| Hura bere indarraz erreguinatzen da bethi gucian: haren beguiac jendaien gainean daude: bihurriarena eguiten dutenac ez beitez hant beren baithan. |
|
| 8 |
|
| Jendaiac, benedica çaçue gure Jaincoa, eta orotan ençunaraz çatzue haren laudorioac. |
|
| 9 |
|
| Harec beguiratu du ene arima biciric, eta ene oinac ez ditu kordocatzerat utzi. |
|
| 10 |
|
| Ecen, oi Jaincoa, frogatu gaituçu: suaz frogatu gaituçu, cilharra frogatzen den beçala. |
|
| 11 |
|
| Artean sarraraci gaituçu, gure gainera ekarri ditutzu hesturac, |
|
| 12 |
|
| Gure gainean eçarri ditutzu guiçon gogorrac. Sutic eta uretic iragan gare, eta frescalekura erakarri gaituçu. |
|
| 13 |
|
| Çure etchera sarthuco naiz holocausten escaincera; bihurtuco darozquitzut |
|
| 14 |
|
| Ene ezpainec aguindu botuac; Ecen ene ahoa minçatu da ene hesturaco orduan. |
|
| 15 |
|
| Holocausta goriac escainico darozquitzut, aharien usain onarequin; escainico darozquitzut idiac akerrequin. |
|
| 16 |
|
| Çatozte, ençun çaçue, Jaincoaren beldur çareten guciec; erranen ditut nolaco onguiac eguin diozcan ene arimari. |
|
| 17 |
|
| Ene ahoz oihu eguin diot eta ene mihiz goretsi dut. |
|
| 18 |
|
| Ikusi banu gaixtaqueria ene bihotzean, Jaunac ez ninduen ençunen. |
|
| 19 |
|
| Hargatic ençun nau Jaincoac, eta atzarri da ene othoitzari. |
|
| 20 |
|
| Benedicatua Jaincoa, bere ganic ene othoitza eta ene ganic bere urricalmendua aldaratu ez dituena. |
|
|
|
|