×

Elizen Arteko 2008

Psaumes 70

1
Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Oroigarritzat.
2
Ene Jainko, zatoz ni libratzera! Jauna, zatoz laster laguntzera!
3
Lotsa gorritan geldi bitez ni hil nahian dabiltzanak! Atzera egin bezate, barregarri, zoritxarra opa didatenek!
4
Itzul bitez lotsaren lotsaz burla egiten didatenak!
5
Poz eta alai bitez zurekin zuregana jotzen dutenak! «Handia da Jainkoa!», esan bezate etengabe zure salbamena maite dutenek!
6
Behartsu eta dohakabe naiz: zatozkit laster, ene Jainko! Zu zara nire laguntzaile eta askatzaile, Jauna, ez luza!
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
:
Enregistrer les notes